Ekiola Kooperatibak
Energia Aldaketarako Europako Estrategia eta Euskal Energia Trantsizioa bultzatzeko eta gauzatzeko sortutako ekimena da Ekiola Kooperatibak, herritarrak energia berriztagarriak sortzen eta kudeatzen ahalduntzean oinarritzen dena, kontsumorako, kontsumitzaile aktibo eta energia-komunitate figura berrien bidez.
Kooperatiba modeloan komunitate energetikoak sortzeak, sistema elektrikoaren barruan eragile gisa jarduten dutenak eta tokiko eta inguruko administrazioekin batera doazenak, energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioen hainbat proiektu bideratzea ahalbidetuko du.

Proiektuaren azken berriak
Azaroan hasiko dira Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba martxan jartzeko obrak
Zure kooperatiba
Trantsizio energetikorantz pausoak eman
Izan aldaketa energetikoaren protagonista, erabaki, tokian jardun.
Hurbileko energia jasangarria
Sortu zure energia propioa panel fotovoltaikoekin, nahiz eta teilaturik jabetzan ez izan. Eta beti kilometro zeroan.
Tokian autokudeatua
Parte hartu zure hornidura propiorako energiaren sorreran eta kudeaketan.
Administrazioa eta hiritargoa, eskutik
Egin bat zure bizilagun eta inguruko eragile publikoekin mapa energetikoa aldatzeko.