Urretxu
Urretxu - Gipuzkoa
1. Aurre azterketak
Urretxuko Udalak EKIOLA eredua udalaren energia-estrategiarekin lerrokatuta dagoela uste du. Proiektu jasangarria, tokikoa eta adostua da.
2. Lankidetza protokoloa
Urretxuko Udalak eta Ekiola Energia Sustapenak asmo-akordio bat sinatu dute udalerrian eguzki energia sortuko duen EKIOLA kooperatiba sortzeko asmoarekin.
3. Kooperatibaren eratzea
Irabazki-asmorik gabeko kooperatiba eratzen da. Helburua instalazio fotovoltaikoaren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, legezkoa, ingurumenekoa eta soziala gauzatzea da.
4. Kokapena
Kooperatibak proiektuaren instalazioa eta hasierako ezarpena kokatuko den lur-zatia identifikatu eta lotu du.
5. Izen-ematea
Eman izena eta proiektu honen bilakaeraren berri emango dizugu.
6. Hirigintzarekin bateragarritasuna
05 ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aldeko txostenaren onarpena.
7. Sarbidea eta konexioa
Enpresa banatzailearen banaketa-sarearen bideragarritasunari buruzko txostena du proiektuak.
8. Eraikitzeko baimena eta proiektuaren onarpena
Proiektuak Industria Ministerioaren eraikuntza eta proiuektu onarpenerako administrazio-baimena du.
9. Herritarrak proiektuan parte-hartzea
Proiektuak baimen guztiak dituenean, herritarrek proiektuarekin bat egiteko epea irekitzen da.
10. Eraikitzeko lizentiza
Proiektuak uda-eraikuntzarako lizentzia du.
11. Eguzki-energia parkea eraikuntza prozesuan
Bazkideek izena emateko zerrendak itxi ostean ekingo zaie obrei.
12. Eguzki-energia parkea ekoizten
Eraikuntza-fasea amaitu eta banaketa-sarera konektatu ondoren, instalazioa lanean hasiko da eta energia sortzen hasiko da.