Lege oharra eta erabilera baldintzak

ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

Xedapen hauek KREAN S.COOP.ek (aurrerantzean, “EKIOLA”) www.ekiola.eus domeinuaren bidez (aurrerantzean, “Webgunea”), Interneteko erabiltzaileen eskura (aurrerantzean, “Erabiltzaileak”) jartzen duen gunera sartzeko eta zerbitzua erabiltzeko modua arautzen dute.

. Erabiltzaile zaren heinean, nabigatzen jarraitu aurretik, garrantzitsua da baldintza hauen berri izatea.

EKIOLAk, berriz, Webguneko erantzulea denez, bere gain hartzen du erabiltzaileen informazioa berme guztiekin prozesatzeko konpromisoa, bai eta datu pertsonalak jaso eta erabiltzeko modua zein informazioaren gizartearen zerbitzuak arautzen dituzten nazioko zein Europako baldintzak betetzeko konpromisoa ere.

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituenak derrigorrez eduki beharko ditu hainbat bitarteko, zerbitzuaren hartzaileek zein organo eskudunek, bitarteko elektronikoen bidez, modu iraunkor, erraz, zuzen eta doakoan, informazio hau eskura dezaten:

Domeinuaren izena: www.ekiola.eus

Helbide elektronikoa: info@ekiola.eus

Jabea: KREAN, S.COOP. −helbidea: Garaia Berrikuntza Gunea, Goiru kalea 7, Arrasate−, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua dagoena (534. folioa, 1. idazpena, 96.0.011 zenbakia) eta IFZ F20545018 zk. duena.

EKIOLAk beretzat gordetzen du, edozein unetan eta inolako aurreabisurik eman gabe, edukien, erabilera baldintza hauen eta, oro har, Webgunearen diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementu guztien edozein aldaketa edo eguneratze egiteko ahalmena. Webgunearen azken eguneratzean argitaratutako sarbide edota erabilera baldintzak arautuko dira, eta bisita bakoitzean aplikatzekoak izango dira Webgunean bertan une horretan argitaratuta daudenak.

Erabiltzaileak, Webgune honetan sartuz gero, erabilera baldintza hauek espresuki eta modu garbian onartuko ditu, eta, hain justu baldintza hauen arabera zehaztuko da erabilera erregimena. Onarpen horrek idatzi eta sinatutako edozein kontraturen balio eta eraginkortasun berbera izango du. Erabiltzaileak, erabilera baldintza hauek osorik onartu ezean, ez du Webgune honetan sartzeko baimenik izango.

Erabiltzaileak derrigorrezkoa duenean erregistratzea Webgunea erabiltzeko edota EKIOLAk horren bidez Erabiltzailearen eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuetara sartzeko, Erabiltzailea bera arduratuko da informazio egiazkoa eta legezkoa emateaz, bai eta pasahitza arduraz erabiltzeaz ere, baldin eta, erregistro horren ondorioz, Erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio. Kasu horretan, emandako edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala zaintzearen eta haren konfidentzialtasunaren ardura izango du Erabiltzaileak, eta konpromisoa hartuko du hirugarrenei ez lagatzeko, ez aldi baterako, ez etengabean, bai eta kanpoko pertsonei sartzen ez uzteko konpromisoa ere.[1]

Webgunerako eta hango edukietarako sarbidea doakoa da, eta doakoa izango da, halaber, Webgunearen bidez Erabiltzailearen eskura jarritako zerbitzuak erabiltzea; ez, ordea, Erabiltzaileak hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio sarera konektatzeko kostua.

Webgunea erabiltzean, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du EKIOLAren edo hirugarrenen irudi, interes eta eskubideei kalte egin diezaiekeen edo Webgunea bera kaltetu, baliogabetu edo gainkargatu dezakeen edo, edozein modutan, haren ohiko erabilera eragotziko lukeen inolako portaerarik ez izateko.

BILTZEN DITUGUN DATU PERTSONALAK ETA NOLA EGITEN DUGUN

Datuak nola tratatzen ditugun jakiteko, Erabiltzaileek gure Pribatutasun Politikan egin dezakete kontsulta.

ERABILTZAILEEN KONPROMISOAK ETA BETEBEHARRAK

Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da, eta onartzen du Webgune honetara sartzeak ez duela esan nahi, inola ere, EKIOLArekin harreman komertzial bat hasi duenik. Horrela, Erabiltzaileak Webgunea, eta hango zerbitzuak zein edukiak erabiltzeko konpromisoa hartzen du, indarrean dagoen legedia, fede ona eta ordena publikoa urratu gabe.

Debekatuta dago Webgunea legez kontrako helburuekin edo helburu kaltegarriekin erabiltzea, edo, edozein modutan, Webgunearen ohiko funtzionamendua kaltetu edo eragotzi dezaketen helburuekin erabiltzea.

Webgunea erabiltzean, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du EKIOLAren edo hirugarrenen irudi, interes eta eskubideei kalte egin diezaiekeen edo ataria bera kaltetu, baliogabetu edo gainkargatu dezakeen edo, edozein modutan, haren ohiko erabilera eragotziko lukeen inolako portaerarik ez izateko.

SEGURTASUN NEURRIAK

EKIOLAk egokitzat jotzen dituen segurtasun neurriak hartzen ditu, Webgunearen funtzionamendua egokia izan dadin eta birus eta osagai kaltegarririk ba ote dagoen hautemateko. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, EKIOLAk ezin duela bermatu Webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen etengabeko erabilgarritasuna, ez eta erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez egotea ere.

Era berean, EKIOLAk eskubidea izango du zerbitzua partzialki edo erabat eteteko, aldi baterako edo behin betiko, aldaketa teknikoak edo matxurak izanez gero, eta aldez aurretik jakinaraziko du, ahal bada, bere Webgunearen bidez edo horretarako prestatutako beste edozein bitartekoren bidez.

JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Webguneko Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude, eta eskubide horiek eskuratzea edo Erabiltzaileak erabiltzea ez da, inola ere, EKIOLA titular edo jabe duen edozein aktiboren gaineko inolako erabilera lizentzia edo eskubidetzat hartu behar. Eskubideen erreserba honek honako hauek barne hartzen ditu: (i) kanpo itxura (look and feel) eta Webgunearen nabigazio kodea, diseinua eta egitura; eta (ii) edozein formatutan Webgune honen bidez sar eta bana daitezkeen edukiak.

Izen komertzialei, markei, logotipoei edo beste zeinu bereizgarri batzuei buruzko erreferentziak Webgunean sartzeari dagokionez −EKIOLAren edo hirugarrenen titulartasuna izan edo ez eta erregistratuta egon edo ez−, debekatuta egongo da EKIOLAren edo haren legezko titularraren berariazko baimenik gabe horiek erabiltzea.

Debekatuta dago Webgunean dagoen informazioa erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea, jendearen eskura jartzea, bai eta antzeko beste edozein jarduera egitea ere. Halaber, debekatuta dago Webgunean dauden materialen diseinua eta horien hautapen zein aurkezpen modua baliatzea, helburua eta horretarako erabiltzen den bidea edozein izanda ere, EKIOLAren berariazko baimenik gabe.

Horrenbestez, Erabiltzaileak soil-soilik modu pertsonal eta pribatuan ikusi eta erabili ahal izango ditu Webgunearen bidez bere eskura jarritako edukiak eta zerbitzuak, eta, betiere, eduki edota zerbitzu horiekin merkataritza edo lanbide jarduerak garatzeko ez bada.

Era berean, debekatuta dago Webgunearen funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerarako beharrezkoak diren ordenagailu programetatik eratorritako obrak edozein modutan deskonpilatzea, desmuntatzea, horien alderantzizko ingeniaritza egitea, azpilizentziatzea edo transmititzea, bai eta itzuli edo gauzatzea ere. Webgunearen Erabiltzaileak ezingo ditu bertan instalatuta egon daitezkeen babes gailuak edo segurtasun sistemak kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

KANPO ESTEKAK

Estekatutako Guneak

Webgunearen bidez, EKIOLAk Erabiltzailearen eskura jartzen ditu estekatzeko gailu teknikoak (hala nola botoiak, estekak eta bannerrak), Erabiltzailea hirugarrenen jabetzakoak diren edo haiek kudeatzen dituzten Interneteko beste gune edo atari batzuetara sar dadin. Nolanahi ere, EKIOLAk ez du horien gaineko kontrolik izango (aurrerantzean, “Estekatutako Guneak”).

EKIOLAk ez ditu ezagutzen, ez eta kontrolatzen ere, Estekatutako Guneetako edukiak eta zerbitzuak, eta Webgunearen bidez horietara sartzeko aukera izateak ez du esan nahi, inola ere: (i) EKIOLAk Estekatutako Guneetako edukiak eta zerbitzuak gomendatu edo onartzen dituenik; edota (ii) Estekatutako Guneko arduradunaren eta EKIOLAren artean harremana, lankidetza edo mendekotasuna dagoenik.

Horren ondorioz, EKIOLAk ez du bere gain hartzen Estekatutako Guneei buruzko inolako erantzukizunik, eta, beraz, ez du bere funtzionamenduaren, horietan bildutako edukien eta zerbitzuen, eta Estekatutako Gune horietako esteken gaineko inolako ardurarik.

Erabiltzaileak ziurtasunez jakingo balu Estekatutako Gune baten bidez garatutako edukiak, zerbitzuak edo beste edozein jarduera bidegabeak edo desegokiak direla, berehala jakinarazi beharko dio EKIOLAri, hala badagokio, dagozkion neurriak har ditzan.

Hiperestekak

Beste webgune edo atari batzuetan hipertestu estekak (hiperestekak) ezartzeko baimena ematen da, baldin eta http://www.ekiola.eus helbideko orri nagusira zuzenduta badaude, edo, hala badagokio, Webgunearen beste edozein barne orritara (deep link), eta, betiere, orrialdeak leiho osoan eta dagozkien URL helbideekin agertzen badira, Webgunerako hiperesteka jartzeagatik sor daitezkeen erantzukizun eta arrisku guztiak euren gain hartuz.

Hiperesteka ezartzen den webgunean edo atarian ezin izango da inola ere adierazi EKIOLAk hiperesteka hori baimendu duenik, salbu eta EKIOLAk berariaz eta idatziz hala egin badu.

Hiperesteka bere atarian edo webgunean jartzen duen hirugarrenak EKIOLAren edota Webgunearen marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo beste edozein identifikazio elementu ere sartu nahi badu, EKIOLAren aldez aurreko berariazko baimen idatzia beharko du.

Aipatutako guztia alde batera utzi gabe, erabat debekatuta dago http://www.ekiola.eus Webguneko orri bat EKIOLArena ez den beste webgune bateko leiho batean aurkeztea, “framing” izeneko teknikaren bidez, non eta ez duen EKIOLAren berariazko baimenik.

Era berean, erabat debekatuta dago http://www.ekiola.eus Webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki EKIOLArena ez den beste webgune edo atari batean sartzea, “in line linking” izeneko teknikaren bidez, EKIOLAren berariazko baimenik gabe.

Baldintza horien arabera hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, EKIOLA eta hiperesteka hori ezarri duen webgunearen edo atariaren jabea/arduraduna elkarrekin harremanetan egongo direnik, ez eta EKIOLAk hiperestekak biltzen dituen edukiak edota zerbitzuak onartzen dituenik ere.

Nolanahi ere, EKIOLAk bere gain hartzen du bere Webgunerako hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo erabilezin uzteko eskubidea, bereziki hiperesteka ezarri duen webgunearen edo atariaren jarduera edota edukiak legez kanpokoak baldin badira.

BERMERIK EZA ETA ERANTZUKIZUNA

EKIOLAk ez du inolako bermerik ematen, eta ez da, inola ere, ezein kalte-galeren erantzule egiten, baldin eta kalte horiek honako hauek eragin baditzakete:

  • Webgunearen edo haren zerbitzu zein edukien erabilgarritasunik, mantentze lanik eta funtzionamendu egokirik ez izatea;
  • Edukietan birusak, programa maltzurrak edo kaltegarriak egotea;
  • Legez kontrako, arduragabekeriazko, iruzurrezko edo Lege Ohar honen aurkako erabilera izatea;
  • Hirugarrenek emandako eta Webguneko erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuen zilegitasunik, kalitaterik, fidagarritasunik, baliagarritasunik eta erabilgarritasunik ez izatea.

APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Erabilera baldintza hauek Espainiako ordenamendu juridikoaren mende daude.

Webgunera, haren edukietara edota EKIOLAk bere Webgunearen bidez Erabiltzailearen eskura jartzen dituen zerbitzuetara sartzearen ondorioz sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, Erabiltzaileak eta EKIOLAk erabaki dute, aplikatu beharreko legeak aukera ematen duen neurrian, Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jotzea berariaz, eta legokiekeen beste edozein foru orokor edo bereziri uko egitea.

[1]   Ahal denean, sarbiderako ziurtagiri elektronikoak erabiltzeko behar diren erreferentziak txertatu beharko dira.