Sobre Ekiola
EKIOLA Kooperatibak
Gure energia berria. Zurea.
EKIOLA Energiaren Euskal Erakundearen eta KREAN ingeniaritza sustatzailearen (MONDRAGON Korporazioan integratua) arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da.
Kooperatiba hauetan, herritarrek beraiek hartuko dute parte eguzki-energiaren sorkuntzan eta kudeaketan, beren burua hornitzeko eguzki-parke txikien bidez.
EKIOLAk autohornikuntza bultzatzen du, kanpoko iturriekiko mendekotasuna murrizten du eta energia berriztagarri jasangarriak sustatzen ditu. Klima babestearen aldeko apustu instituzional eta herritar handia da. Azpimarratzen du zein garrantzitsua den bazkide kooperatibista bakoitzak bere energia-kontsumoarekiko arduratsua izateko urratsa ematea, eta bere eta bere familiaren energia-beharra modu jasangarrian estaltzearen alde egitea, herritarrak beren etorkizunaren —etorkizun berdeago eta jasangarriago baten— parte eginez.
- Nire panelak
- Nire energia
- Nire kontsumoa
- Nire etxea
- Nire herrian
- Kudeaketa partekatua
Gure eredua
Jasangarria
Eguzki-energia fotovoltaikoaren ekoizpena.
Dimentsio ideala: 1 MWp eta 5 MWp artekoa.
Kooperatiboa
Kudeaketa kooperatiboa eta komunitarioa.
500 pertsona edo familia, bazkide kooperatibista bakoitzari bere kontsumorako behar dituen panelak esleituz.
Lehiakorra
Diseituan eta kudeaketan.
Espekulaziorik gabe (0), behar dudan energia besterik ez.
Itxia
Epe luzerako kostu egonkorrak.
Gure kooperatiba
Cooperativa de Generación Eléctrica
Pertsonak eta familia
Dendak eta ostalaritza
450 eta 500 bazkide kooperatibista artean
Kudeaketaren kontrol kooperatiboa
Krean, EEE (Euskal Erakunde Publikoa), udal eta aldundien laguntzarekin.