urretxu-ekiola

EKIOLA URRETXU energia-kooperatiba martxan da eta bazkideak erakartzeko prozesuari ekingo dio

  • Urretxu, Ezkio-Itsaso, Zumarraga eta Legazpiko familiek, enpresa txiki eta ertainek eta merkataritza eta ostalaritza establezimenduek parte hartu ahal izango dute kooperatiban
  • 1.500 € inguruko hasierako inbertsioarekin, parte-hartzaileek energia nahikoa sortu ahal izango dute urteko batez besteko (2.200 kWh/urteko) kontsumo elektriko arrunta asetzeko
  1. Ekonomikoa: kooperatibako kide izateak aukera ematen dizu energiaren kostu-prezioa merkatuko batez bestekoaren azpitik izatea.
  2. Jasangarria: urteko batez besteko 2.200 kWh-ko behar energetikoak % 100ean asetzeko aukera ematen du KM0 eguzki-energia erabiliz, iturri garbia eta berriztagarria.
  3. Kooperatiboa: erabakiak era kolektiboan hartzen diren komunitate batean parte hartzeko aukera ematen du, erantzukizunak elkarbanatuz.