EKIOLA Mendialdeara iritsi da

Arabako Mendialdean Euskadiko lehen EKIOLA eraikitzeko lanak hasi dira. 1,5 MWp-ko potentzia izango du, eta 700 bat bazkide onartu ahal izango ditu kooperatibista jabeen erregimenean. Energiaren prezioa 31,56 €/Mw/h-tan onartu da, eta horrek aurrezpen handia ekarriko die kooperatiba osatzen duten bazkideei.

 

Enargi (Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publikoa) eta Ekiolaren konpromisoari esker, Ekiola proiektua Araban garatzen hasi da herritarren parte-hartzea eta kudeaketa duten kontsumo-kooperatiben bitartez, eguzki-teknologia fotovoltaikoarekin energia elektrikoa sortzeko proiektu berriztagarriak bultzatzeko helburuarekin.

 

Arabako familiek zuzenduko dute kooperatiba, eta kudeaketa-eredu integratuaren alde egingo dute: beren energia propioa sortu, mantendu eta ustiatzea. Energia elektriko %100 berriztagarria, 0 km-koa, hurrengo 25 urteetan prezio finkoan beraiek kudeatuko dutena, etxeko instalazio elektrikoan ezer aldatu beharrik gabe.

 

Aldundiaren bidez NEXT Generation funts europarretara aurkeztutako Ekiola proiektuek ia 3 milioi euro jaso ditu eguzki-parke fotovoltaikoak martxan jartzeko, eta Mendialdeako proiektuak 969.193 euro jasoko ditu. Horri esker, etxebizitza bakoitzaren batez besteko inbertsioa 1.500 eurotik beherakoa izango da.

 

Ekiola Mendialdearen energiaren prezioa 31,56 €/Mw/h-tan onartu da, eta horrek aurrezpen handia ekarriko die kooperatibako bazkideei. Prezio hori kasu erreal batean aplikatuz gero, gaur egun merkaturatzaile batekin kontsumitzen duen energiagatik urtean 918 euro ordaintzen baditu, 231,94 euro ordainduko ditu.

 

Gainera, proiektua merkatari txikiei, autonomoei eta lehen sektoreko enpresei zabaldu nahi die proiektua Aldundiak, etxekoen antzeko kontsumoa eta behar elektrikoak baitituzte.

 

Eraldaketarekin bat egin

 

Arabako Mendialdeko herritarrek, energia fotovoltaikoa sortzeko eta kontsumitzeko kooperatibetan oinarritutako energia-eredu berri horretan interesa badute, aurrematrikula egin dezakete, inolako konpromisorik gabe, formularioa web orrian betez. NANa eta argiaren azken faktura aurkeztu ahal izango dituzte, eta, hala, proiektuaren datu tekniko eta ekonomikoak eta energia-kooperatiban sartzearen kostua azaltzen dituen txostena jasoko dute.

 

Proiektuan parte hartu nahi duten eta informazio gehiago behar duten pertsona guztientzat, Ekiolako bulegoak irekiko dira 14:00etatik 20:00etara, udalerri eta egun hauetan:

 

Maeztu: 24 de noviembre y 2, 14 y 21 de diciembre

Campezo: 25 de noviembre y 5, 15 y 22 de diciembre

Bernedo: 28 de noviembre y 7 y 16 de diciembre

Lagrán: 29 de noviembre y 9 y 19 de diciembre

Peñacerrada: 30 de noviembre y 12 y 20 de diciembre

Alda: 1 y 13 de diciembre