Leintz Bailarako Ekiolak informazio-saioa egingo du herritarrentzat uztailaren 5ean Arrasaten

Leintz Bailarako Ekiolako Kontseilu Errektoreko hiru kidek gidatuko dute saioa: Maite Irurbe, Jose Mari Balzategi eta Iñaki Aranburu. Gainera, enpresa bazkide laguntzaileen ordezkari gisa, Aritz Otxandiano egongo da, Fagorreko ordezkaria, ekimenarekin konprometitutako enpresetako bat.

 

Aurkezpen honen helburua da Leintz Bailarako Ekiolaren bazkide ez diren eta uztailaren 21ean egindako Batzar Nagusira joaterik izan ez zuten interesdunei batzar horretan azaldutako edukiak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera eskaintzea. Aukera paregabea izango da informazio garrantzitsua lortzeko eta erakundearekin eta haren jarduerekin lotutako edozein zalantza argitzeko.

 

Informazio saioa herritar guztiarentzat irekita egongo da. Gainera, aurrez aurre kontsultak egiteko aukera egongo da Arrasateko BAZeko bulegoan, uztailaren 3an, 4an eta 5ean, 10:00etatik 13:00etara.

 

Horrez gain, uztailaren 5ean, informazio-saioa egin baino ordubete lehenago (17:30etatik 18:30etara), topaketa-gune bat eskainiko da Arrasateko Amaia Antzokiaren sarreran, eta bertaratutakoek informazio gehigarria eskatu eta edozein zalantza argitu ahal izango dute.

 

Leintz Bailarako Ekiolak interesa duten guztiei informazio eguneratua emateko konpromisoa hartzen du. Hori dela eta, Leintz Bailara – Ekiola webgunea bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, antolakuntzari buruzko datu garrantzitsuak eta albiste eguneratuak ikusi ahal izango dituzu.

 

Era berean, edozein galdera edo informazio eskaera info@leintz-baila.ekiola.eus helbide elektronikora idatzi edo 618 09 11 28 telefono mugikorrera deitu daiteke.